SARRERA


Proiektu honen bitartez, Irungo emakumeek helarazi eta, haurtxo txikiek publiko gisa jaso egiten  duten  ondare kultural ukiezin musikal hau ezagutzera heman nahi dugu. 

Fenomenologia sozial ezberdinei erantzuna hemango zaie disziplina anitzen ikuspuntua batuko duen ikerkuntza-akzio proeiktu baten bitartzen. Horretarako; (i) antropologia, (ii) etnomusicologia, (iii) pedagogia aktiboak, (iv) TIC (komunikazio eta informaziorako teknologia), hezkuntza ez formala (v)  eta informatutako kasuko ikerketak erabiliko ditugu.

Aipatutako ikerketa monografiko hauez gain, akzio artistiko ezberdinak gauzatuko dira, Irungo nortasun aniztasun hugarien festa/topaleku gisa eta gizarte inklusibo eta ez baztertzailea eraikitzeko bidean.

Migrazio mugimenduak direla eta, ikerketa honen ezaugarri bat,  mugimendu hauek sortutako espazio berriak aztertzea izango da; bertan, munduko leku ezberdinetatik etorritako pertsonen arteko integrazioa, kultura ezagutza, sinismenak eta bestekotunaren onarpen gradu ezberdinak aztertuko dira.


Topaketa kultural hauek modu ezberdinetik hemango dira: Alde batetik, birtualki edo presentzialki eta bestetik, barreiadura kulturaleko baliabide desberdinekiko esposizio eta komunikazio ritual-aren bitartez.

(Carlo Severi, 2007)


Proiektu honek, begirune berezia ipiniko die landa lana eta ondoren sortutako analisiek helarazi dezaketen ondorio fenomenologiko sozial aipagarri hauei: (Ortiz, F., 2014, p.100-112)


  • Transkulturizazioa:  Beste toki batetik datozten forma eta talde kultural ezberdinen adopzioa direla medio, norberaren praktika kulturalen ordezkatzea ahalbidetzen duen prozesua.

  • Akulturazioa: Norberaren praktika kulturalen ordezkatzea  beste talde berri baten ailegatzearekin batera. Historian, Kolonialismoak ekarri duen ondorio kultural nagusietako bat izan da.

  • Kulturartekotasuna: dentitate kultural desberdinak dituzten pertsona edo taldeen arteko elkarrekintzan [...] pertsonen arteko elkarrizketa eta adostasuna dakar, horrekin batera integrazioa eta kultura ezberdinen arteko bizikidetza aberasgarria. (eu wikipedia)

  • Hibridazio kulturala: Herrialdeak eszenatoki multideterminatuetan bilakatzen duten prozesuari deritzo. Bertan, kultur sistema anitzak antzematu (interzeptatu) eta interpretatzen dira.


Ikerketa honek alaber, Bidasoako fenomenologia aipagarrienak lurpetik atera eta bertako sehaska abestietan izan duten garrantzia adieraztera hemango duela aurreratu daiteke.



Nere belarrietara ailegatutako transmigrazio kasu esanguratsuena sehaska abesti goxo honetan ikus dezakezue, niregana edateko edo edaleen abesti gisa ailegatu zen. (Azkue, 1919. pp.42)

Gure egunerokotasunean errepertorio tradizionala erabiltzea, balore gisa ulertu behar dugu. Erabilera horrek, kontestu sozio-kultural konkretu honetara aplikaturik, kulturartekotasunaren lagungarria izan daiteke, transkulturizazio fenomenoari ateak itxiz eta kultur ezberdinen arteko topaleku positiborako eraikuntzan diarduz.

Lan honen helburuetako bat, Kulturartekotasuna, bizikidetasunaren lagungarri gisa ulertaraztea da. Etorkizun labur bateko eszenatoki baten bertan, kultur ezberdinak elkar bizi, ulertu eta ezagutarazi norbera bere nortasunari helduz, ez galduz eta berriak ezagutuz.