RI8RA BEKAK


Ribera bekak Irungo udalak diruz lagundutako ikerkuntza programa bat da.

Ribera beken helburua da ikerketa eta ekintza arloko tandem proiektu bat garatzea, bederatzi hilabetez gehienez ere, Bidasoa ibaiaren eta haren inguruaren gaineko gai edo hausnarketa ildo jakin baten inguruan.

Beka horien xedea da gogoeta eta sentsibilizazio testuinguruak sortzea emaitzak sozializatzen lagunduko duten formatu artistikoetan bihurtuta. Horrela, ikerketaprozesuetan ikuspegi alternatiboak eman nahi dira. Beken amaierako emaitza izaera galkorreko edo iraunkorreko obrak izango dira eta #Ribera programako (2019ko irailak 21) proiektu artistikoen erakusketan sartuta egongo da.