SEHASKA KANTAk 


Abesti hauek, belaunaldiz belaunaldi partekatu dira, [...] mendeetan zehar inposatzea lortu dute. 

Maria Eugenia sarget (Sarget, 2012, s.p.)

Sehaska abestiek,  printzipio unibertsal diren oinarri batzuetatik sortu eta denboran zehar mantendu dira: Emakumeek, ama izaera gisa, elarazi eta  bizirik mantendu dituzte, ahozkotasunaren beste genero batzuen antzera.

Egun, ikerketa modernoek ( Unyk eta bere taldea 1992) sehaska abestien ezaugarri amankomunak dituztela frogatutzat eman dute:

-Errepikakorrak, musikalki errazak eta beste musika motetatik entzutez bereiz modukoak direla (Trainor eta Trehub, 1998)

-Ritmikoki, Amek egindako (sortutako) kulunka dela eta, 6/8 edo 2/4 bezalako konpas binarioen erabilera arrunta ohikoa  eta tesitura inguruko eremu txiki erabilera dutela (Amades 1951, eta Nettl, 1985).

-Letra errepikakorrak eta onomatopeien erabilera izatea (Trainor eta Trehub, 1998).

- Gai hegemonikoen trasmisore gisa haritzea: Mezu espiritual, sozial edo eta moralei buruzko lehen igorpenak elaraziz. (Fernandez Poncela, 2002).

- R.M. de Azkue bere konferentzietan adierazi zuen belaza; Sehaska abestiek Ezaugarri amankomunak partekatzen dituzte,  haurtxo txikiak lasaitzeko edo lotara ahaikatzeko bezala ulertu izan dira ere:

Sehaska kanta baten aurrean geundela jabetzeko ez ginen oso bizkorrak izan beharrik [...] Bukaerako kadentzia hori dela medio, lo-lo errepikatze horrek, ezingo luke gure barnean, modu xume batean ez bada ere, logurea sortuko? 

(Azkue, 1919. pp.42-43)




Denboran zehar bere egonkortasuna frogatutzat heman bada ere, bere erabilera pribatua izanik, famili eta etxe inguruetara mugatu izan ohi da, zaintze lanetara hain zuzen ere.

Zentzu horretan, Aita Donostia edo Resurreccion Maria de Azkuek egindako lana goraipatu nahiko genduke, beste lorpenen hartean, espazio pribatu horretan sartu, ondare kultural erraldoi eta aberats hura jaso eta gaurkotasunera helarazi zigutelako. Lan horrekin, herri kultura ondare ukiezin hori herriaren mesedera jarri zuten, eta zihur erran dezakegu, beren lana barik, ondare hori, egun, hilik izanen zala.

Gure arbasoek utzitako ahozkotasun mandatu hori (Paya X. 2013) , jaso, gorde eta etorkizuneko belaunaldi berriei helaraztea dira gaurkotasuneko gaiak. Bide horretan, pio Barojak esango zuen modura, "bidasoa herria"-ko biztanleekin umiltasunez eta bide horri jarraituz, filosofikoki bada ere, antzekotasuneko landa lan bat izan nahi du soinu kartografia honek.