IKERKETA-AKZIO PROIEKTUA:

Ahozkotasunaren eta memoriaren Irungo kartografia: Emakumeak eta muga arteko nortasunak


Sehaska abestiak, denboran zehar berdintasunez mantendu den ahozkotasun kulturaren adierazpenak dira. (Crivillé i Bargalló, 1983)


Sehaska kanta edo sehaska abestiak, kultura bakoitzeko ezaugarri edo afinazioa eta hizkuntza bezalako lekuko edukiz beterik egoteaz gain, emakumeok elkarbanatutako bizipenak, erritmo ezaugarriak edo jaio berria lasaitzeko sendagarria bezala erabiltzea dela eta, faktore unibertsal gisa ditugu.

Proiektu honek Sehaska abestien Ikerkuntza etnografiko eta musikal artistikoaren azterketaren bitartez Irungo fenomenologia sozial aipagarrienak ezagutu nahi ditu. Alaber, bidasoaldea muga arteko espazioan, elkarbizi diren jatorri anitzeko kulturak gizartearaztea eta ezagutaraztea sustatuko da ekintza kultural ezberdinen bitartez.

Proiektu honen emaitza bat Irungo soinuak jasoko dituen mapa soinudun interaktibo baterako aplikatutako base metodologikoa finkatzea izango da, etorkizun laburrean proiektu berriei ateak irekiz.